• Menu
  • Skip to right header navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Before Header

  • Español
  • Euskara

vida digna - logo

Vida Digna en los países de origen

  • Nor gara?
  • Gogoz kontrako migrazioak
  • Zer egiten dugu?
  • Multimedia
  • Harremanetarako
  • Nor gara?
  • Gogoz kontrako migrazioak
  • Zer egiten dugu?
  • Multimedia
  • Harremanetarako

Zer egiten dugu?

Ekonomia gizatiarrago baten alde. Bizitza duina.

​Garapen bidean diren herrialdeetako emakume-kooperatibei laguntza emanez gero, aukera gehiago sortzen dira emakume horientzat eta haien ingurunearentzat. Horregatik, emakumeei prestakuntza emateak eta lagun egiteak prosperitatea eta garapena ekarriko die beren komunitateei ere.

*Kimuisiko kooperatibako emakumeak (Kongoko Errepublika). Iraupeneko nekazaritzan diharduten 4.000 familiari baino gehiagori laguntzen die programak. “Emakume horiek gure azken bidaian eskatu ziguten ESKERRAK emateko halako programa bat errealitate bihurtzeagatik”.

Emakumeei laguntzea kooperatibak sortzen.

EGIN DOHAINTZA BAT

Emakumeek beren herrietan parte hartzea sustatzea.

EGIN DOHAINTZA BAT

Emakumeentzako bekak, ikasketak bukatu eta goi-mailako ikasketak egin ditzaten.

EGIN DOHAINTZA BAT

Hezkuntza. Bizitza duina.

​Eskola bat ez da eraikin soil bat. Eskola batean, pertsona talde batek bizi-korronte bat eratzen du bere inguruan. Gaur egun ere, hezkuntza da gure erronka handienetariko bat; izan ere, hari esker egiten diogu aurre pobreziari eta hari esker sortzen ditugu pertsona guztiei aukerak ematen dizkieten auzo, herri, hiri eta herrialdeak.

*Guztira, 32.500 neska-mutilek jasotzen dute kalitatezko hezkuntza bat Gujeraten (India), geuk lagundutako eskola-sareari esker. Hain zuzen, munduan haur pobre gehien biltzen dituen herrialdea da India: 140 milioi. Etorkizuna orainaldian alda daiteke.

Liburuak (Eskolako materiala)

EGIN DOHAINTZA BAT

Elikadura (Ikasleen elikadurako gastuak ordaintzea)

EGIN DOHAINTZA BAT

Irakaslea (Irakasleei prestakuntza eta gaikuntza ematea)

EGIN DOHAINTZA BAT

Parte-hartzea. Bizitza duina.

​Duela zenbait urtetatik hona, Hegoaldeko herritarrek beren herrialdeetako prozesu politikoetan parte hartzea bultzatzen du ALBOANek. Pertsona guztientzako bizitza duin bat lortzeko, prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatu behar dira herritargo aktibo eta global batean. Era horretan eraikiko dugu, denon artean, denok nahi dugun mundua.

*Cutivalú irratiarekin aritzen gara lanean, Perun. 27 urte daramatza irratiak herritarrei ateak zabaltzen, prozesu ekonomiko eta sozialetan parte hartzeko aukera izan dezaten, irratiak ematen dien ahotsaren bitartez.

Bozgorailua (Pertsona baztertuei ahotsa ematea hedabide sozialen bitartez)

EGIN DOHAINTZA BAT

Pertsonak (Emakume-taldeak indartzea eta laguntzea)

EGIN DOHAINTZA BAT

Justiziaren kartela (Ikerketa eta salaketa, pertsona guztientzako bizitza duin bat lortze aldera)

EGIN DOHAINTZA BAT

Ekintza humanitarian. Bizitza duina.

ALBOANen, laguntza ematen dugu errefuxiatuen eta desplazatuen krisi-egoera iraunkorretan. Tokian tokiko lan humanitarioan lagundu, eta egoera zailak eragiten dituzten kausak salatzen ditugu gure ingurunean.

*ALBOANek Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita (JSR) babesten du, Goman (Kongoko Errepublika), errefuxiatuen premiei erantzun bat emateko. Ildo horretan, 156.000 pertsonatik gora artatzen ditu, zazpi kanpamentutan.

Eskolako kit-a: motxila, arkatzak, koadernoak, boligrafoak…

EGIN DOHAINTZA BAT

Elikagai sortak: arroza, olioa, esnea, azukrea…

EGIN DOHAINTZA BAT

Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza psikosoziala

EGIN DOHAINTZA BAT

Lagundu ezazu kanpaina hau sustatzen


Sustatu Facebook-en0
Sustatu Twitter-en0

Footer

Zer egin nahi dugun jakin nahi al duzu?

Bai, nahi dut ⇒

Jarraitu sare sozialetan

  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
  • YouTube

Lege oharra · ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135

  • Español
  • Euskara