• Menu
  • Skip to right header navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Before Header

  • Español
  • Euskara

vida digna - logo

Vida Digna en los países de origen

  • Nor gara?
  • Gogoz kontrako migrazioak
  • Zer egiten dugu?
  • Multimedia
  • Harremanetarako
  • Nor gara?
  • Gogoz kontrako migrazioak
  • Zer egiten dugu?
  • Multimedia
  • Harremanetarako

Nor gara?

Ezagutu hurbiletik ALBOAN GKEak beste herrialde batzuetan garatzen dituen proiektuak. ALBOANek jatorrizko herrialdeetan bizitza duina bermatzearen eta pertsonek gogoz kontra migratzearen aurka lan egiten du.

Euskadi eta Nafarroako jesuiten nazioarteko lankidetzarako GKEa gara. Bizi garen gizartean baztertuta dauden pertsona askorekin batera egiten dugu lan, munduan desberdintasuna sortzen duten bidegabekeriak salatzeko, guztion onura sustatuko duen kultura eraikitzeko eta tokian bertan eta mundu mailan txirotasuna sorrarazten duten egiturak aldatzeko gai den herritartasun global bat eraikitzeko.

Hori guztia lortzeko, sare bat osatzen dugu mundu osoko pertsona eta taldeekin. Talde-eraikuntza horretan, gai hauek ditu ardatz gure lankidetza espezifikoak: 

  • Kalitatezko hezkuntza.
  • Garapen ekonomiko-produktibo jasangarri eta bidezkoa.
  • Ekintza humanitarioa krisi errekurrentetan.
  • Baztertutako pertsonen aldeko demokrazia.

Gure jarduera osoan, zeharkako hiru ardatz sartzen ditugu:

  • Espiritualtasuna, giza garapenaren dimentsio gisa.
  • Emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak daudela onartzea

eta genero-berdintasunarekiko konpromisoa.

  • Gizartean eta politikan eragina izateko herritarren parte hartzea.
ALBOAN Vida Digna: quienes somos

Lagundu ezazu kanpaina hau sustatzen


Sustatu Facebook-en0
Sustatu Twitter-en0

Footer

Zer egin nahi dugun jakin nahi al duzu?

Bai, nahi dut ⇒

Jarraitu sare sozialetan

  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
  • YouTube

Lege oharra · ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135

  • Español
  • Euskara