• Menu
  • Skip to right header navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Before Header

  • Español
  • Euskara

vida digna - logo

Vida Digna en los países de origen

  • Nor gara?
  • Gogoz kontrako migrazioak
  • Zer egiten dugu?
  • Multimedia
  • Harremanetarako
  • Nor gara?
  • Gogoz kontrako migrazioak
  • Zer egiten dugu?
  • Multimedia
  • Harremanetarako

Gogoz kontrako migrazioak

Pertsona bakar batek ere ez luke bere jatorrizko herrialdea utzi behar gogoz kontra. ALBOANek jatorrizko herrialdeetan bizitza duina bermatzearen eta pertsonek gogoz kontra migratzearen aurka lan egiten du.

EGIN DOHAINTZA BAT
vida digna cartel

Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera, gogoz kontrako migrazioa zera da: "pertsona batek emigratzea pertsekuziotik, gatazketatik, errepresiotik, natura-hondamendietatik, gizakiak eragindako hondamendietatik, degradazio ekologikotik eta pertsonen bizitza, askatasuna eta bizimodua arriskuan jartzen duten egoeretatik ihes egiteko".

Datuek argi erakusten duten zein larria den gaur egungo egoera. 2014an, 59 milioi pertsonak baino gehiagok utzi behar izan zuten beren etxea gogoz kontra, eta kopuru hori gora doa oraindik ere, azken aldiko gatazken ondorioz -Siriakoa, esate baterako-.

Denontzako mundu hobe bat nahi badugu, lan handia egin behar dugu zailtasunak dituzten tokietan bizi-baldintza duinak bermatzeko, desparekotasunari, gerrari, indarkeriari, pertsekuzio politikoari, analfabetismo kronikoari, segurtasun faltari eta etorkizunerako aukera ezari loturiko testuinguruetan.

GKEok horretan dihardugu jatorrizko herrialdeetan, albistegietan egunero ikusten ditugun kalteak geldiarazteko asmoz. ALBOANen, 20 urte daramatzagu bizitza duinaren aldeko lanean, Kongoko Errepublikan, Burundin, Ruandan, Txaden, Indian, Hondurasen, El Salvadorren, Nikaraguan, Guatemalan, Perun, Kolonbian eta Venezuelan. 200 ekimen baino gehiago abiarazi ditugu, 470.000 pertsona baino gehiagoren bizi-baldintzak hobetzeko asmoz. Pertsona horiek eta haien familiek ez dezaten beren etxetik ihes egin.

¿Zure ustez, pertsonen bizitza duina al da konponbidea?

EGIN DOHAINTZA BAT

ALBOANek jatorrizko herrialdeetan bizitza duina bermatzearen eta pertsonek gogoz kontra migratzearen aurka lan egiten du

economia-vidadigna

Ekonomia gizatiarrago baten alde.
Bizitza duina.

Gizarte batek gai izan behar du bere baliabideak sortzeko eta gizarte hori osatzen duten pertsonei lana eta aukerak emateko.

informazio gehiago

Hezkuntza.
Bizitza duina.

Denontzako kalitatezko hezkuntza oinarrizko eskubide bat da pertsonak gaitzeari begira.

INFORMAZIO GEHIAGO

Parte-hartzea.
Bizitza duina.

Gizarte-talde kaltetuenetako pertsonak ahalduntzea funtsezkoa da pertsona horien eskubideak aintzat hartzeari begira eta pertsona horiek beren artean antolatzeari begira, besteek entzun ditzaten.

INFORMAZIO GEHIAGO
accion-humanitaria-vidadigna

Ekintza humanitarioa.
Bizitza duina.

ALBOANen, laguntza ematen dugu errefuxiatuen eta desplazatuen krisi-egoera iraunkorretan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Lagundu ezazu kanpaina hau sustatzen


Sustatu Facebook-en0
Sustatu Twitter-en0

Footer

Zer egin nahi dugun jakin nahi al duzu?

Bai, nahi dut ⇒

Jarraitu sare sozialetan

  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
  • YouTube

Lege oharra · ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135

  • Español
  • Euskara