Ezagutu hurbiletik ALBOAN GKEak beste herrialde batzuetan garatzen dituen proiektuak.  ALBOANek jatorrizko herrialdeetan bizitza duina bermatzearen eta pertsonek gogoz kontra migratzearen aurka lan egiten du.
Nor gara?

Euskadi eta Nafarroako jesuiten nazioarteko lankidetzarako GKEa gara. Bizi garen gizartean baztertuta dauden pertsona askorekin batera egiten dugu lan, munduan desberdintasuna sortzen duten bidegabekeriak salatzeko, guztion onura sustatuko duen kultura eraikitzeko eta tokian bertan eta mundu mailan txirotasuna sorrarazten duten egiturak aldatzeko gai den herritartasun global bat eraikitzeko.

Hori guztia lortzeko, sare bat osatzen dugu mundu osoko pertsona eta taldeekin. Talde-eraikuntza horretan, gai hauek ditu ardatz gure lankidetza espezifikoak: 

  • Kalitatezko hezkuntza.
  • Garapen ekonomiko-produktibo jasangarri eta bidezkoa.
  • Ekintza humanitarioa krisi errekurrentetan.
  • Baztertutako pertsonen aldeko demokrazia.

Gure jarduera osoan, zeharkako hiru ardatz sartzen ditugu:

  • Espiritualtasuna, giza garapenaren dimentsio gisa.
  • Emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak daudela onartzea

eta genero-berdintasunarekiko konpromisoa.

  • Gizartean eta politikan eragina izateko herritarren parte hartzea.

 

Lagundu ezazu kanpaina hau sustatzen